latina

O tempora, O mores!

jueves, 19 de marzo de 2009

Urbs Roma III. Aisialekuak

Zirkua

Zirkoan, gurdi edo kuadriga lasterketak egiten ziren. Jendetza gehien biltzen zuen ikuskizuna zen hura. Greziar estadioaren egokitze bat izan zen eta spina deituriko bizkarrezur baten inguruan pista egokitu zuten.


Erromako lehenengo zirkua Zirko Maximoa izan zen K. a. VII. mendean eta Palatino eta Colina Aventina arteko aranean kokatzen zen. Dianaren tenplua eta Foro Boarioarekin batera Servio Tulioren Erromako bihotza osatzen zuen.

K. o. I. mendeko azken partean eraiki ziren Domicianoren Hipodromoa eta Domicianoren Estadioa, esanguratsuak direlarik balio arkitektonikoagatik bi eraikuntza horiek.

Termak

Karakalaren termak, Erroma


Herri erromatarra, guda handiak igaro ostean eta behin egoera eroso bat aurkitu zuenean, aisialdirako hezitako herri batean bilakatu zen. Asko eta asko izan ziren eraiki ziren eraikin publikoak jendetza batu eta entretenitzeko. Erromatarrek, foroetara edo basilikara, teatrora, anfiteatrora edo zirkura joateaz gain, arratsaldero joaten zen terma edo bainu publikoetara.

Termak ziren lasaitzeko eta erlaxatzeko guneak, eta baita hartu eman sozialak hobetzeko lekua, ahaztu gabe osasunari ekartzen zizkion onurak. Terma handietan, boterearen aurkako matxinada bat baino gehiago planeatu zela jakina da.

Termak, antzinako bainu grekoen jarraipena dira. Thermosek beroa esan nahi du. Hasieran, helburu higienikoa zuten; osasuna zaintzekoa geroago; azkenik, terma hartu zen osasun zentro bat bezala, eta bainua arte bat balitz bezala atxiki zen erromatarraren bizitzara. Lehenengo bainuak, etxe aberatsen barruan zeuden kokatuta (K. a. II. mende inguruan). Beranduago, I. mendean, hedapen handiagoa jasan zuten bainu publikoek, lehen esandako gizarteratzea lortu arte.

Behar bada lehenengo terma publikoak Estabiuskoak izango ziren, Pompeyan. Erroman, Agripakoak izan ziren, K. a. 12 urtean eraikiak izan zirenak. K. o. 64 urtean Neronenak altxa ziren, baina hiritar erromatarrean benetako ezarpena ez zen gertatu K. o. II mendea arte. Trajanoren termak ireki ziren garai hartan, eta hainbeste arrakasta izan zuten, ze oso era azkarrean hedatu ziren. Hura izan zen gainontzeko termentzako eredu nagusia.

Erromatar arkitekturan oso garrantzitsua zen eraikuntzen simetria, eta termetan oso ondo ikusi daiteke hau. Oinplano konplexua izaten du eta forma ezberdinetako areto eta galeriaz osatua. Galeria edo gela hauek funtzio ezberdinak jorratzen zituzten. Frigadarium deiturikoa ur hotzeko gela zen, tepidariuma ur epeleko gela zen, caldarium ur berokoa eta unguenta masajeak emateko gela. Mota guztietako sabai eta tronpa sistema kupula semiesferikoa eusteko aurki daitezke termetan. Kontrafuerteak ere, lehen aldiz agertzen dira galerietako gangan astuntasuna eusteko.



Entzun nahi duzu Clodiaren bizitza latinez? Egin klik hemen



Entzun nahi duzu hip-hop bat latinez? Egin klik hemen

No hay comentarios:

Publicar un comentario