latina

O tempora, O mores!

jueves, 2 de abril de 2009

Urbs Roma IV. Aisialekuak. Monumento oroitzaileak


Gizartearen aisialdirako eraikinak

Basilikak

Basilikak dimentsio handiko eraikinak ziren eta bere agerpena bi faktore nagusik bultzatu zuten: bata, Errepublika garaian eman zen gizarte hiritarraren garapen komuna; bestea, Estatu eskubidearen arrazoiak izan ziren. Azkar hedatu ziren basilikak Erromatar probintzia eta lurraldeetan zehar baitzen Justizia ezarriko zuen eta arazo administratiboak kontrolatzeko lekua izan baitzen eraikin hori.

Hiru nabez osatutako oinplano errektangeluarra izaten zuen. Erdiko nabea altuagoa izaten zen barnealdekoa argitzeko. Euskarriak bezala horma sendoak erabiltzen dira kanpo aldetik. Barnean eta kolomak edo pilareak nabeen artean puntu erdiko arkuak eusten zituzten. Nabe zentralaren burua kupula erdiz estalitako gorputz semizilindriko batez osatzen zen. Kainoi erdiko gangak eta arista gangak erabiltzen zituzten basilika estaltzeko.


Monumentu oroitzaileak

Herri erromatarrak hastapenetatik gurtu dituela bere agintariak jainko-jainkosak balira. Hortaz, zentzuzkoa da pentsatzea haien garaipen eta abenturen gogoangarri ziren obra eta monumentuetan gastu publiko handia inbertitzea. Kontuan hartu behar dugu Inperioaren handitasuna mantentzeko borrokatzen zuten jeneral edo beste karguei errespetu handia zor ziela herri Erromatarrak.

Garaipen arku, zutabe eta eraikuntza geometriko batzuen bidez aldarrikatu zuten erromatarrek, euren enperadore eta estrategek historian bizirik irauteko zuten nahikundea. Monumentu haien bidez ospatzen zituzten gudu-lekuetan lorturiko garaipenak.



Konstantinoren Arkua, Erroman (315)

Garaipen Arkua zen garaile baten omenez egin zitekeen monumenturik ohorezkoena, izan ere horren lorpenak handiak izan zirela islatzen zuen. Beharbada, Arkuak pilono Egiptoarretan oinarrituak egon ziren, edo soilik ate etruskoetan. Baina bere seriotasun eta duintasun bereizgarria Tabulariumaren fatxadan zuten jatorri garbia. Hain zuzen ere, puntu erdiko arku hauek, forma helenistiko karratuagoak eta zuzenagoak gailenduz, fatxada erromatarrei egin zen ekarpen handiena izan zen.

Enperadorearen ohorez eraikitako oroi monumentua. Handitasunaren lekuko, eta garaipen militarrak gogoratzeko eraikitakoak.

Hasieran, zurez egin ziren garaipen arkuak. Haren azpitik igarotzen ziren garailea, garaituak eta gerra-harrapakina. Oinplano errektangularrean jasotako pilareak, arkuak eta frisoa dira garaipen arkuaren osagarriak. Arku bakarrekoak eta hiru edo gehiagokoak eraiki ziren Inperioan zehar. Bi fatxadatakoak izaten ziren gehien bat.

Aipagarritzat hartu behar da monumentu hauen barne espazio erabilgarria. Berezko astuntasuna arintzeko garaipen militarrei buruzko erliebeak, koloma apaingarriak, frisoak eta abar. Aipagarria ere greziar kolomaren funtzio berria: euskarri izateko jaioa, ornamentu hutsa izatera behartzen dute.

K. o. 80. urtean eraikia izan zen Titoren Arkua jarri dezakegu, beldurrik gabe, eredutzat. Esan izan da grina eta edertasuna batzen dituela, baina batak bestea gailendu gabe, armonia ia perfektuan; arkitektura Erromatarren esentzia eta elementu guztiak bertan jasotzen direla esan daiteke Garaipenaren Arkua sakonki aztertu ezkero.

Garaipen Arkuan, atalarekin bukatu baino lehen batzuk aipatzearren, honako hauek izan ziren: Augustorena (Susa, K. o. VIII mendea), arku bakarrekoa eta apaindura eskasekin; Trajanorena (Benevento, K. o.114 urtea); Septimo Severorena (Erroma, K. o. 204 urtea); eta Konstantinorena (Erroma, K. o. 312 urtea), beste arku batzuetatik hartutako apainduraz hornitua zegoena.

Kolomak

Erromaren lorpenak goratzeko beste monumentu bat koloma zen. Kolomak, Erroman, bere funtzio euslea galdu zuen elementu apaingarri bihurtuz. Koloma hauek erliebeak dekoratuko dira, adibidez, Trajanoren koloman espiral moduan gorantz, dazioen aurkako gerra azaltzen da erliebeen bitartez. Dimentsio handia izan ohi zuten eta bere barne eskailerak zituzten.











Entzun nahi duzu Corneliaren bizitza latinez? Egin klik hemen