latina

O tempora, O mores!

martes, 12 de enero de 2010

mitologia

mitologia


MEDUSA
Medusa monstruo mitologikoa da, bere ezaugarri nabarmena da buruan, ilearen ordez sugeak izatea. Medusa Gorgona bat zen.




GORGONAK

jueves, 2 de abril de 2009

Urbs Roma IV. Aisialekuak. Monumento oroitzaileak


Gizartearen aisialdirako eraikinak

Basilikak

Basilikak dimentsio handiko eraikinak ziren eta bere agerpena bi faktore nagusik bultzatu zuten: bata, Errepublika garaian eman zen gizarte hiritarraren garapen komuna; bestea, Estatu eskubidearen arrazoiak izan ziren. Azkar hedatu ziren basilikak Erromatar probintzia eta lurraldeetan zehar baitzen Justizia ezarriko zuen eta arazo administratiboak kontrolatzeko lekua izan baitzen eraikin hori.

Hiru nabez osatutako oinplano errektangeluarra izaten zuen. Erdiko nabea altuagoa izaten zen barnealdekoa argitzeko. Euskarriak bezala horma sendoak erabiltzen dira kanpo aldetik. Barnean eta kolomak edo pilareak nabeen artean puntu erdiko arkuak eusten zituzten. Nabe zentralaren burua kupula erdiz estalitako gorputz semizilindriko batez osatzen zen. Kainoi erdiko gangak eta arista gangak erabiltzen zituzten basilika estaltzeko.


Monumentu oroitzaileak

Herri erromatarrak hastapenetatik gurtu dituela bere agintariak jainko-jainkosak balira. Hortaz, zentzuzkoa da pentsatzea haien garaipen eta abenturen gogoangarri ziren obra eta monumentuetan gastu publiko handia inbertitzea. Kontuan hartu behar dugu Inperioaren handitasuna mantentzeko borrokatzen zuten jeneral edo beste karguei errespetu handia zor ziela herri Erromatarrak.

Garaipen arku, zutabe eta eraikuntza geometriko batzuen bidez aldarrikatu zuten erromatarrek, euren enperadore eta estrategek historian bizirik irauteko zuten nahikundea. Monumentu haien bidez ospatzen zituzten gudu-lekuetan lorturiko garaipenak.



Konstantinoren Arkua, Erroman (315)

Garaipen Arkua zen garaile baten omenez egin zitekeen monumenturik ohorezkoena, izan ere horren lorpenak handiak izan zirela islatzen zuen. Beharbada, Arkuak pilono Egiptoarretan oinarrituak egon ziren, edo soilik ate etruskoetan. Baina bere seriotasun eta duintasun bereizgarria Tabulariumaren fatxadan zuten jatorri garbia. Hain zuzen ere, puntu erdiko arku hauek, forma helenistiko karratuagoak eta zuzenagoak gailenduz, fatxada erromatarrei egin zen ekarpen handiena izan zen.

Enperadorearen ohorez eraikitako oroi monumentua. Handitasunaren lekuko, eta garaipen militarrak gogoratzeko eraikitakoak.

Hasieran, zurez egin ziren garaipen arkuak. Haren azpitik igarotzen ziren garailea, garaituak eta gerra-harrapakina. Oinplano errektangularrean jasotako pilareak, arkuak eta frisoa dira garaipen arkuaren osagarriak. Arku bakarrekoak eta hiru edo gehiagokoak eraiki ziren Inperioan zehar. Bi fatxadatakoak izaten ziren gehien bat.

Aipagarritzat hartu behar da monumentu hauen barne espazio erabilgarria. Berezko astuntasuna arintzeko garaipen militarrei buruzko erliebeak, koloma apaingarriak, frisoak eta abar. Aipagarria ere greziar kolomaren funtzio berria: euskarri izateko jaioa, ornamentu hutsa izatera behartzen dute.

K. o. 80. urtean eraikia izan zen Titoren Arkua jarri dezakegu, beldurrik gabe, eredutzat. Esan izan da grina eta edertasuna batzen dituela, baina batak bestea gailendu gabe, armonia ia perfektuan; arkitektura Erromatarren esentzia eta elementu guztiak bertan jasotzen direla esan daiteke Garaipenaren Arkua sakonki aztertu ezkero.

Garaipen Arkuan, atalarekin bukatu baino lehen batzuk aipatzearren, honako hauek izan ziren: Augustorena (Susa, K. o. VIII mendea), arku bakarrekoa eta apaindura eskasekin; Trajanorena (Benevento, K. o.114 urtea); Septimo Severorena (Erroma, K. o. 204 urtea); eta Konstantinorena (Erroma, K. o. 312 urtea), beste arku batzuetatik hartutako apainduraz hornitua zegoena.

Kolomak

Erromaren lorpenak goratzeko beste monumentu bat koloma zen. Kolomak, Erroman, bere funtzio euslea galdu zuen elementu apaingarri bihurtuz. Koloma hauek erliebeak dekoratuko dira, adibidez, Trajanoren koloman espiral moduan gorantz, dazioen aurkako gerra azaltzen da erliebeen bitartez. Dimentsio handia izan ohi zuten eta bere barne eskailerak zituzten.











Entzun nahi duzu Corneliaren bizitza latinez? Egin klik hemen

jueves, 19 de marzo de 2009

Urbs Roma III. Aisialekuak

Zirkua

Zirkoan, gurdi edo kuadriga lasterketak egiten ziren. Jendetza gehien biltzen zuen ikuskizuna zen hura. Greziar estadioaren egokitze bat izan zen eta spina deituriko bizkarrezur baten inguruan pista egokitu zuten.


Erromako lehenengo zirkua Zirko Maximoa izan zen K. a. VII. mendean eta Palatino eta Colina Aventina arteko aranean kokatzen zen. Dianaren tenplua eta Foro Boarioarekin batera Servio Tulioren Erromako bihotza osatzen zuen.

K. o. I. mendeko azken partean eraiki ziren Domicianoren Hipodromoa eta Domicianoren Estadioa, esanguratsuak direlarik balio arkitektonikoagatik bi eraikuntza horiek.

Termak

Karakalaren termak, Erroma


Herri erromatarra, guda handiak igaro ostean eta behin egoera eroso bat aurkitu zuenean, aisialdirako hezitako herri batean bilakatu zen. Asko eta asko izan ziren eraiki ziren eraikin publikoak jendetza batu eta entretenitzeko. Erromatarrek, foroetara edo basilikara, teatrora, anfiteatrora edo zirkura joateaz gain, arratsaldero joaten zen terma edo bainu publikoetara.

Termak ziren lasaitzeko eta erlaxatzeko guneak, eta baita hartu eman sozialak hobetzeko lekua, ahaztu gabe osasunari ekartzen zizkion onurak. Terma handietan, boterearen aurkako matxinada bat baino gehiago planeatu zela jakina da.

Termak, antzinako bainu grekoen jarraipena dira. Thermosek beroa esan nahi du. Hasieran, helburu higienikoa zuten; osasuna zaintzekoa geroago; azkenik, terma hartu zen osasun zentro bat bezala, eta bainua arte bat balitz bezala atxiki zen erromatarraren bizitzara. Lehenengo bainuak, etxe aberatsen barruan zeuden kokatuta (K. a. II. mende inguruan). Beranduago, I. mendean, hedapen handiagoa jasan zuten bainu publikoek, lehen esandako gizarteratzea lortu arte.

Behar bada lehenengo terma publikoak Estabiuskoak izango ziren, Pompeyan. Erroman, Agripakoak izan ziren, K. a. 12 urtean eraikiak izan zirenak. K. o. 64 urtean Neronenak altxa ziren, baina hiritar erromatarrean benetako ezarpena ez zen gertatu K. o. II mendea arte. Trajanoren termak ireki ziren garai hartan, eta hainbeste arrakasta izan zuten, ze oso era azkarrean hedatu ziren. Hura izan zen gainontzeko termentzako eredu nagusia.

Erromatar arkitekturan oso garrantzitsua zen eraikuntzen simetria, eta termetan oso ondo ikusi daiteke hau. Oinplano konplexua izaten du eta forma ezberdinetako areto eta galeriaz osatua. Galeria edo gela hauek funtzio ezberdinak jorratzen zituzten. Frigadarium deiturikoa ur hotzeko gela zen, tepidariuma ur epeleko gela zen, caldarium ur berokoa eta unguenta masajeak emateko gela. Mota guztietako sabai eta tronpa sistema kupula semiesferikoa eusteko aurki daitezke termetan. Kontrafuerteak ere, lehen aldiz agertzen dira galerietako gangan astuntasuna eusteko.



Entzun nahi duzu Clodiaren bizitza latinez? Egin klik hemen



Entzun nahi duzu hip-hop bat latinez? Egin klik hemen

Urbs Roma II. Aisialekuak

Honako hauek ziren erromatarren aisialeku nagusiak. Errepublikaren garaian, genero zakar eta ez-gomendagarri irizten zioten antzerkiari, eta K. o. I. mendera arte ez zuen berezko eraikinik izan.

Ikusi nahi duzu antzinako Erroma 3-D-n?


Teatroa

Erromatarrek grekoen eredua aplikatu zuten antzerkien eraikuntzarako aldaketa txiki batzuekin soilik, haien ohituretara egokitzeko. Altura hartzeko, arkua eta kanoi gangak erabili zituzten horrela mailen azpiko galeria eta irteerak sortuz. Teatrora bide ematen zuten irteerei Vomitoria deitzen zitzaien. Scenaren atzean teloi moduko hiru gorputz arkitrabatu eraikitzen zituzten ditu eta ikusgarriak dira.

Era formalean, aldaketa handiena zen orchestraren egitura. Antzerki grekoan zirkularra zen, eta antzezleen agertokia zen bitartean, erromatarrean erdizirkularra zen eta Senatuaren partehartzaileak kokatzeko lekua zen..

Tradizioz, antzerkiak egurrezkoak ziren. Dirudienez, ordea, ez ziren arraroak ondorapenak eta bestelako ezbeharrak gertatzea, eta beharbada horregatik, K. a. I. mendetik aurrera, hormigoiez eraikitzen hasi ziren. Marcelo Antzokia izan zen, beharbada, Erroman eraiki zen hoberena.

Erromatarren inperioaren handitasunaren isla dira teatroak. Izan ere, hiriek, garrantziaren araberako antzerkia eraikitzen zuten. Batzuetan, Erromatik kanpoko probintzien antzokiak, hiriarenak baino garrantzitsuagoak izatera iritsi ziren.

Gure penintsulan kontserbatzen den antzoki garrantzitsuena K. a. 18 urtean eraiki zen, eta ezin da Meridakoa besterik izan. Emerita Augusta Agriparen aroan eraiki baldin bazen ere, berreraikia izan behar zen Trajanoren garaian. Inperio Erromatarreko ederrenetakoa dela ere esan izan da.


Aipagarriak dira, era berean, beste antzoki batzuk. Turkian, Efeso edo Aspendos bezalako antzoki ederrak daude; Libian, Sabratakoa... ez dira adibide batzuk baino, 200 tenpluen artean aukeratuak.

Anfiteatroa

Koliseoa edo Anfiteatro Flaviarra, Erroma

Erromatarren asmaketa izan zen hau bi teatro elkartzean sorturikoa. Oinplano eliptikoaeta hondarraren azpialdean zerbitzu ezberdinetarako aretoak aurkitzen dira. Arranpa eta eskailerez komunikatzen ziren harmailak korridoreekin. Honek gune ia zirkularra zuen erdian (arena) eta honen azpian zenbait gela egiten zituzten (carceres). Anfiteatro batzuetako arena urez bete zitezkeen eta bertan itsasontzien batailak egiten zituzten (naumaquiae). Azpimarratzekoak dira anfiteatroen bikaintasuna, funtzionalitatea kanpoaldeko hormaren antolaketa berezko astuntasuna arindu eta dinamizatuz. Azken batean, teatroak zituen ezaugarri berdinak zituen, arkuek ahalbidetzen zuen barne espazioa hain zuzen.

Gladiadoreen arteko borrokak, hastapenetan, zentzu erlijiosoa zuten, eta zenbait hileten ostean ospatzen ziren, borroka haiek ez ziren Erroman ezarri K. a. 264 urtea arte, eta laster bihurtu ziren ikuskizun nazionala. Hasieran, borrokek foro edo plaza publikoetan egiten ziren, eta jendea kokatzeko egurrezko gradak egin ohi zituzten.

Anfiteatroa da, beharbada, Erromatar eraikuntzaren eraikuntzarik berezkoena. Bertan, esan bezala, gladiadore borrokak egiten ziren, eta baita naumachiak edo itsas borrokak.

Erroman, Vespasianok eman zuen agindua Inperio osoko anfiteatro garrantzitsuena altxatzeko: Flavio edo Koliseo anfiteatroa. Esan bezala, Vespasianok hasi zuen 70 urtean, Titok jarraitu zuen, eta 82an Domizianok amaiera eman zion. Koliseo izenez da ezaguna alboan zuen Neronen estatua handiagatik



Entzun nahi duzu Corneliaren bizitza
latinez? Egin klik hemen

Urbs Roma I: Bizitza Pribatua

Bi ziren erromatar hirigintzako etxebizitza motak, pisuz osatutako etxebizitzak (Insulae) edo palazioak (Domus). Erromako hiritarrak asko errespetatzen zuen bizitza pribatua. Domusean esate baterako bi zati dituela esan genezake, bizitza pribaturako gelak eta bizitza publikorako gelak bereizita daude eta

Etxebizitzek ez zuten ur korronterik, pribilegiatu batzuen etxebizitzak salbu utzita. Ez zuten estufarik, baina bai tximiniak behar zituztenean. Mobiliarioari dagokionez, ez zuten ohe bat, mahi bat eta armairu bat baino gehiago . Higieneari dagokionez, ez zuten komuna pribaturik, komun publikoetara joan behar zen jendea, nahiz eta ohikoena, zereginak ontzietan egitea zen, gero kalera botatzeko.



Entzun nahi duzu Corneliaren bizitza latinez? Egin klik hemen













Insulae
Insulae

Nekazal mundutik hirirako migrazio masiboek, lurraren garestitzean eragin izan zuten. Honen ondorioz, etxeak eraikitzeko garaian goranzkotasuna hasi zen orokortzen, etxebizitza altuak sortuz. Bestalde, aristokraten palazio batzuk, saldu egin ziren eta gero zatitu, familia ezberdinek bizi zitezen. Horrela, eraiketa nahiko kaotikoa eman zen, eta auzoetako bizitza, arriskutsua eta osasungaitza zen. Jada aipatutako, 64. urteko sutearen ondorioz, Neronek Plano Erregulatzaile bat proposatu zuen, aurretik esan bezala “etxeak modu alineatu batean eta kale zabaletan eraiki behar ziren, etxeak altueran neurri konkretu batzuk hartu behar zituzten eta ezin ziren egurrez eraikiak egon, suaren aurkako harriekin baizik” . Konkretuki, insulaeak ezin ziren 21 metro baino altuagoak izan; bata bestetik bereizita egon behar zuen suak ez hedatzeko, eta egurra neurri oso txikian erabili zitekeen.
Eraikin hauetan, bere behe solairuan dendak edo tabernak zeuden. Hemen zeuden eskailera batzuetatik goiko pisuetara iristen zen. Lehenengo pisuan, denda edo tabernetako jabeak bizi ziren. Goiko pisuetan, aldiz, gainontzeko familiak. Insulaeak Neronen araudiaren ondorioz, ezin zuten 5 pisu baino gehiago izan. II. mendearen erdialdean, 46000 insulae inguru zeuden Erroman, 106 insulae hektareako dentsitatearekin, batzuk, araudiak esandakoa baino altuagoak. Baina noski, adreiluz eraikitzen zirenez, ez ziren hain erraz erortzen.







Domus


K. a. II. mendetik aurrera Erroman sortutako aristokraziak, bere eguneroko bizitzarako hedapen eta konfort nahi batzuk zituen. Eta honetarako palazio batzuen eraiketa bilatzen zuen, ulertuz, mendixka Palatinoan etxebizitza bat edukitzea gizarte botere maximoaren jabetzaren adierazgarri zen. Enperadoreek ere “moda” berri honetara atxiki ziren, denak Oktavio Augusto ez ezik . Argitu behar da, Enperadoreek ez zutela bizitza guztia etxebizitza hauetan eman. Hauek, bizitza-bulego bezala erabiltzen zituzten enperadoreek. Baina hauek ez ziren Domus ohikoenak, aristokraziak edota jende aberatsak zituztenak, hain zuzen.

Domusek, insulaeak ez bezala hedapen horizontala zuten. Hektarea askoko perimetroa hartu zezaketen bere baitan. Sarrerak hall moduko batera ematen zuen, eta honek, aldiz, atrium deiturikora. Atriumaren inguruan kokatzen zen domusa, patio bat zen, etxearen erdian zegoena. Patioa irekia zen, eta irekia izateari impluvium esaten zitzaion. Honek, euria egiten zuenean atriumaren erdian aurkitzen zen iturriak ura jasotzea ahalbidetzen zuen. Iturri horri, compluvium deitzen zen. Atriumaren ondoren tablinuma aurkitzen zen, etxeko gela garrantzitsua. Honetan, arbasoenganako kultua egiten zen.


Atriumaren inguruan alae deituriko gelak aurkitzen ziren. Batzuk tablinumarekin konektaturik zeuden, eta hauek, lo egiteko gelak ziren cubicula ere deituak. Beste alae batzuk kalearekin zeuden konektaturik, tabernae deitzen zitzaien, hau saltokiak. Batzutan, etxea asko hedatzen zenean bigarren patio bat eraikitzen zen peristylium deiturikoa. Bigarren patio hau handiagoa izaten zen, apaindura gehiagorekin eta kolomaz inguratuta. Patio berri honetara iristeko tablinuma pasa behar zen.Baina, etxearen handitze hau kasu konkretu batzuetan ematen zen familia dirudunetan, bereziki. Domus batzuetan hipocaustoaren erabilera aipatzekoa da. Hipocaustoa etxea berotzeko erabiltzen zen sistema zen. Zoru azpian zeuden hutsuneetatik hedatzen zen beroa etxea epelduz.

Hona hemen irudi batzuk, lehen triklinioa, gero latrinak, cubiculum eta atrium:

triklinioa: