latina

O tempora, O mores!

jueves, 19 de marzo de 2009

Urbs Roma I: Bizitza Pribatua

Bi ziren erromatar hirigintzako etxebizitza motak, pisuz osatutako etxebizitzak (Insulae) edo palazioak (Domus). Erromako hiritarrak asko errespetatzen zuen bizitza pribatua. Domusean esate baterako bi zati dituela esan genezake, bizitza pribaturako gelak eta bizitza publikorako gelak bereizita daude eta

Etxebizitzek ez zuten ur korronterik, pribilegiatu batzuen etxebizitzak salbu utzita. Ez zuten estufarik, baina bai tximiniak behar zituztenean. Mobiliarioari dagokionez, ez zuten ohe bat, mahi bat eta armairu bat baino gehiago . Higieneari dagokionez, ez zuten komuna pribaturik, komun publikoetara joan behar zen jendea, nahiz eta ohikoena, zereginak ontzietan egitea zen, gero kalera botatzeko.



Entzun nahi duzu Corneliaren bizitza latinez? Egin klik hemen













Insulae
Insulae

Nekazal mundutik hirirako migrazio masiboek, lurraren garestitzean eragin izan zuten. Honen ondorioz, etxeak eraikitzeko garaian goranzkotasuna hasi zen orokortzen, etxebizitza altuak sortuz. Bestalde, aristokraten palazio batzuk, saldu egin ziren eta gero zatitu, familia ezberdinek bizi zitezen. Horrela, eraiketa nahiko kaotikoa eman zen, eta auzoetako bizitza, arriskutsua eta osasungaitza zen. Jada aipatutako, 64. urteko sutearen ondorioz, Neronek Plano Erregulatzaile bat proposatu zuen, aurretik esan bezala “etxeak modu alineatu batean eta kale zabaletan eraiki behar ziren, etxeak altueran neurri konkretu batzuk hartu behar zituzten eta ezin ziren egurrez eraikiak egon, suaren aurkako harriekin baizik” . Konkretuki, insulaeak ezin ziren 21 metro baino altuagoak izan; bata bestetik bereizita egon behar zuen suak ez hedatzeko, eta egurra neurri oso txikian erabili zitekeen.
Eraikin hauetan, bere behe solairuan dendak edo tabernak zeuden. Hemen zeuden eskailera batzuetatik goiko pisuetara iristen zen. Lehenengo pisuan, denda edo tabernetako jabeak bizi ziren. Goiko pisuetan, aldiz, gainontzeko familiak. Insulaeak Neronen araudiaren ondorioz, ezin zuten 5 pisu baino gehiago izan. II. mendearen erdialdean, 46000 insulae inguru zeuden Erroman, 106 insulae hektareako dentsitatearekin, batzuk, araudiak esandakoa baino altuagoak. Baina noski, adreiluz eraikitzen zirenez, ez ziren hain erraz erortzen.







Domus


K. a. II. mendetik aurrera Erroman sortutako aristokraziak, bere eguneroko bizitzarako hedapen eta konfort nahi batzuk zituen. Eta honetarako palazio batzuen eraiketa bilatzen zuen, ulertuz, mendixka Palatinoan etxebizitza bat edukitzea gizarte botere maximoaren jabetzaren adierazgarri zen. Enperadoreek ere “moda” berri honetara atxiki ziren, denak Oktavio Augusto ez ezik . Argitu behar da, Enperadoreek ez zutela bizitza guztia etxebizitza hauetan eman. Hauek, bizitza-bulego bezala erabiltzen zituzten enperadoreek. Baina hauek ez ziren Domus ohikoenak, aristokraziak edota jende aberatsak zituztenak, hain zuzen.

Domusek, insulaeak ez bezala hedapen horizontala zuten. Hektarea askoko perimetroa hartu zezaketen bere baitan. Sarrerak hall moduko batera ematen zuen, eta honek, aldiz, atrium deiturikora. Atriumaren inguruan kokatzen zen domusa, patio bat zen, etxearen erdian zegoena. Patioa irekia zen, eta irekia izateari impluvium esaten zitzaion. Honek, euria egiten zuenean atriumaren erdian aurkitzen zen iturriak ura jasotzea ahalbidetzen zuen. Iturri horri, compluvium deitzen zen. Atriumaren ondoren tablinuma aurkitzen zen, etxeko gela garrantzitsua. Honetan, arbasoenganako kultua egiten zen.


Atriumaren inguruan alae deituriko gelak aurkitzen ziren. Batzuk tablinumarekin konektaturik zeuden, eta hauek, lo egiteko gelak ziren cubicula ere deituak. Beste alae batzuk kalearekin zeuden konektaturik, tabernae deitzen zitzaien, hau saltokiak. Batzutan, etxea asko hedatzen zenean bigarren patio bat eraikitzen zen peristylium deiturikoa. Bigarren patio hau handiagoa izaten zen, apaindura gehiagorekin eta kolomaz inguratuta. Patio berri honetara iristeko tablinuma pasa behar zen.Baina, etxearen handitze hau kasu konkretu batzuetan ematen zen familia dirudunetan, bereziki. Domus batzuetan hipocaustoaren erabilera aipatzekoa da. Hipocaustoa etxea berotzeko erabiltzen zen sistema zen. Zoru azpian zeuden hutsuneetatik hedatzen zen beroa etxea epelduz.

Hona hemen irudi batzuk, lehen triklinioa, gero latrinak, cubiculum eta atrium:

triklinioa:







No hay comentarios:

Publicar un comentario